Teknologia Berrien eta Komunikazio Sailaren helburu nagusiak

  • Herritarrei hurbildu nahian, Portugaleteko Udala orain dela urte batzuk hasi zen lanean administrazio telematikoaren, eadministrazioaren eta administrazioa modernizatzeko arloetan. Administrazio telematikoak, edozein egunetan eta edozein ordutan administrazioaren zerbitzuetaz baliatzeko aukera eman nahi die herritarrei. Administrazio telematikoaren arloko ekimen bat izan da Herritarren Karpeta martxan jartzea.
  • Teknologia berriek herritarrei ematen dizkieten abantaila eta aukera guztiak eskaini nahi ditu Udalak. Halaber, behar dituen erabakiak hartuko ditu, herritarrek teknologia berriak segurtasunez erabil eta goza ditzaten.
  • Informazio eta komunikazioaren teknologiak ezartzea eta erabiltzea sustatuko du eta, horretarako, eskura dituen baliabide teknikoak hobetu egingo ditu.
  • Herritarren babesa bermatuko du, datu pertsonalak babesteari buruzko arauei dagokienez.
  • Azkenik, bermatu egin nahi du herritarrei zerbitzu publikoak elektronikaren bidez iristen zaizkiela, ekainaren 22ko 11/2007 Legeak agindu bezala. Lege horrek aitortu egiten baitie herritarrei Herri Administrazioekin harremanetan jartzeko eskubidea, horretarako bitarteko elektronikoak erabiliz.

 

Informazio gehiago

Informatika Saila

Sail honek Portugaleteko Udalaren Informazio Teknologien erabilera, eskuratzea, inplementazioa, koordinazioa eta kudeaketa bere gain hartzen ditu. Horren ildotik, hauexek dira haren ardurapeko gaiak: informazio teknologien gaineko arautegiak, estandarrak, politikak eta metodologiak ezartzea; beharrezko azpiegituren kudeaketa egitea, alegia, sistema eragileak, ekipoak, zerbitzariak, datu-pilaketa eta komunikazioa, datutegiak, azterketak eta sistema berrien mantentze-lanak egitea. Izan ere, Sailaren helburua da oraindik orain aipaturiko teknologia horiek eraginkortasunez aplikatuak izan daitezen Udalaren helburu, politika eta estrategiak bultzatze aldera.

 

Honenbestez, Informatika Sailaren eginkizunak hauexek dira:

  • Portugaleteko Udalaren unitate edo zerbitzuetako informatikari dagozkion jarduerak koordinatzea. Zerbitzuok hauexek dira: Udal Liburutegia, Rialia Museoa, Santa Klara kulturtegia, Real de Asua Oinarrizko Lanbide Heziketako Zentroa, Gure Bakea elkargunea, Udaltzaingoa, Ibilgailu Saila, hilerria, OIAC bulegoa, gizarte-etxeak eta Gazte Gela, Buenavista gizarte-etxea, Villanueva gizarte-etxea eta Errepelega gizarte-etxea.
  • Udalaren bitarteko informatikoak egoki erabiltzea bultzatzea kudeaketarako tresna baitira.
  • Udalaren gainerako unitate eta zerbitzuei euskarri teknikoa ematea.
  • Beste unitate edo zerbitzu batzuek proposaturiko informazio-sistema berrien azterketa eta diseinua egitea.
  • Udalak hirugarrenei kontratatutako proiektu informatiko oro ikuskatzea. Halaber, Portugaleteko Udalaren eta kanpoko enpresen arteko solasaldi teknikoa izango da.
  • Udalaren sistemetan pilatutako informazioaren integritateaz, segurtasunaz eta koherentziaz arduratzea. Berebat, gertakizun-planak prestatuko ditu balizko egoeretan informazio hori kalteturik atera ez dadin.
  • Hala Udalaren sistema informatiko guztiak nola unean unean erabiltzen den teknologia mantentzea.
  • Ekipo guztiak, sistemak eta periferikoak taxutzea.
  • Sistema guztiak egoki gainbegiratzea eta zaintzea.
  • Udalaren informatika-sistemari lotuak dauden ahaleginak, jarduerak eta bitartekoak antolatzea, zuzentzea eta kontrolatzea.
  • Erabiltzaileen eta informazio-sistema desberdinen beharrei eta gorabeherei erantzutea.
  • Informazio-teknologiak eraginkortasunez gobernatzea erakundearen helburuak bete daitezen. Horretarako, erabiltzaileei bitarteko informatikoak ahalbidetuko zaizkie eta erabilera egokia eginarazteko ardura ere.
  • Estandarak zehaztea, politikak ezartzea eta bitartekoak, sistema eragileak, ekipoak, datutegiak eta abarrak kudeatzea.
  • Udalaren beste unitate edo sail batzuetan egiten diren eragiketak eta prozesuak sistematizatzea.
  • Kudeatutako Informazio Sistemetako datuak kudeatzea, zaintzea eta babestea.

 

Laburpen gisa esan dezakegu sail honen ardurak hauxek direla: datuen prozesu-zentroaren kudeaketa integrala, sostenguko zentro informatikoa eta bitarteko informatikoak, tokiko domeinuaren eta haren erabiltzaileen administrazioa, euskarri fisikoa eta Udalaren kudeaketaren aplikazioak. Horri guztiari segurtasun informatikoa gehitu behar zaio.

Harremana

Teknologia Berrien eta Komunikazio Sailaren bulegoak udaletxeko solairuartean daude.

Tel: 944 729 235 / 944 729 200
Fax: 944 729 362

nntt@portugalete.org
comunicación@portugalete.org

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00