Gizarte Parte-Hartze eta Berrikuntza Saila

Gizarte Parte-Hartze eta Berrikuntza Saila Gobernu Irekiaren (Gardentasuna, Herritarren Parte-hartzea eta Elkarlana) udal estrategiaren barruan dago. Alkatetzari atxikitutako sail hau 2012. urtean sortu zen herritarren parte-hartzeaz gogoeta egiteko baita asmo horri edukia emateko ere. Hortaz, herritarren parte-hartzearen maila desberdinetako hainbat prozesu bultzatu eta abian jartzea du xede.

Portugaleteko Udalak erakunde-mailako herritarren parte-hartze arduratsua bultzatu nahi du, alderdiok barnebiltzen dituelarik: 

  • Aukera ematea edozein herritarri Udal zerbitzuetara jotzeko, informazioa eskuratzeko eta era berean, hark eskatzen duenari buruzko erantzun egokia jasotzeko.
  • Herritarren iritziekin adostea komenigarri diren gaiei buruzko prozesu partizipatiboak.
  • Politika eta zerbitzu publikoen erabakiak eta ekintzak herritarren iritziekin aberastea. 
  • Udalaren langile-taldeak herritarrekin batera adostutakoa burutzea.
  • Ondoko mekanismo hauek sartzea eta bultzatzea: kontrol soziala, gardentasuna eta kontuak ematea.
  • Prozesu partizipatiboaren taxuzko kudeaketa. Horretarako, arauak eta prozedurak ezarriko dira denbora egokia erabil dadin eta inprobisaziorik egon ez dadin.
  • Esperimentazioa bultzatzea errealitatetik ikasteko asmoz konponbide anitzekin proba eginda.
  • Gai honi dagozkion esperientziak eta jardunbide onak zabaldu eta partekatzea.
  • Udalaren sail desberdinetan herritarrekiko hartu-emanetarako bideak zeharkakotasunez txertatzea.
  • Legitimitate-aniztasun handia egotea bermatzea.
  • Gizarte-berrikuntza bultzatzea konpromiso sendoa delarik, guztien ongiaren izenean, zerbitzu publikoak hiritarren ekintzarekin osatzea.

Informazio gehiago

 

Harremanetarako

Gizarte-etxea, 3. solairua
Solar plaza z. g. Portugalete 48920
94472 92 16
participa@portugalete.org

www.portugaleteon.org  
@portugaleteon
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00