Barne Erregimena eta Segurtasun arloko helburu nagusiak

Barne Erregimena:

  • Udal langileak administratu eta antolatu.
  • Informatika eta komunikazio telefoniko eta telematikoak.
  • Lan arriskuen prebentzioa.
  • Udaleko langileen osasuna zaindu.
  • Udaltzaingoa

Udaltzaingoa:

  • Udalerrietako agintariak babestu eta udaleko eraikin eta instalazioak zaindu eta zelatatu.
  • Udalerrian trafikoa antolatu, seinaleztatu eta zuzendu, zirkulazio arauetan ezarritakoaren arabera.
  • Hirigunean gertatzen diren zirkulazio istripuetako atestatuak instruitu.
  • Administrazioko Polizia modura aritu ordenantzei, bandoei eta beren eskumen barrutiko gainerako xedapen eta udal ekintzei dagokionean. Horretaz gain, ingurumena eta ingurunea babesteko indarrean dagoen araudia bete dadila zaindu, aipatutako gaietan udalak eskumena duenean.
  • Polizia Judizial funtzioen jardunean parte hartu Polizia Judizialaren Unitateekin lankidetzan.
  • Istripu, katastrofe, zein hondamen publikoko kasuetan lagundu, eta legeetan aurreikusita dagoen moduan, babes zibileko planetan parte hartu.
  • Delituak egin daitezen saihestera bideratzen diren jarduerak eta prebentzio diligentziak egin.
  • Espazio publikoak zaindu eta manifestazioak babesten eta pertsona asko biltzen direnean ordena mantentzen lagundu, hala eskatzen zaienean.
  • Auzi pribatuen ebazpenean lagundu, hala eskatzen zaienean.

Informazio gehigarria

Posta helbide nabarmenak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00