Zerbitzuak eta Ingurumena

Hiri Hondakinen Kudeaketaren, Kale eta Plazen Garbiketaren eta Gune Berde eta Lorezaintzaren esparruan herritarrei eskaintzen zaizkien hainbat zerbitzu koordinatzeaz arduratzen da Zerbitzu eta Ingurumen Arloa. Tokiko Agenda 21en ezarpena eta Ingurumenarekin, Gaikako Bilketarekin eta Ingurumen Hezkuntzarekin zerikusia duten gai guztiak ere kudeatzen ditu.
Zerbitzu horietako gehienak udalerriarentzat garatzen dira eta kale eta plazen garbiketan eta mantentze-lanetan kalitate onari eustea du helburu: Portugaleteko bizilagun guztiak dira hartzaile eta erabiltzaile.

Herritar guztiek dute ingurumen garbiaz, hondakin-bilketa eraginkorraz eta ongi zaindutako gune berdeez gozatzeko eskubidea.

Agenda 21eko buzoi berdeen bidez parte hartzekoa; Ingurumenari buruzko informazioa eta hezkuntza jasotzekoa.

Gizon-emakume guztiek lagundu behar dute kaleak garbi mantentzen, hondakinak biltzeko ezarritako orduak errespetatzen, Gaikako Bilketarako prestatutako baliabideak erabiltzen eta gune berde eta lorategietako landareak errespetatzen.

Ez dezagun ahantz denok laguntzen badugu, denok aterako garela irabazten.

Informazio gehiago
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00