ESKAERAREN MURRIZKETA
1. Eskolako prebentzio unibertsaleko programak
A: Ikasgelan sostengua ematekoak:
Irakasleei ikasgela barruan jarduten laguntzeko tresnak dira:
- "Lagunekin baratzean" (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak)
- "Osasunkume" (Lehen Hezkuntzako 3.,4.,5. eta 6. mailak)
- Zineuskara (Lehen Hezkuntzako 1., 2.,3.,4.,5. eta 6. mailak)
- "Zineskola"
- Hezkuntza balioetan (Bigarren Hezkuntzako 1.,2.,3. mailak)
- Osasunerako hezkuntza eta Droga-mendekotasun prebentzioa (DBHko 4. maila, Batxilergoak, Oinarrizko Lanbide Heziketa)
- "Ordago" (DBHko 1.,2.,3. eta 4. mailak)
- "Zintzo-mintzo" (Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko 1. eta 2. mailak)
- "Kerik gabeko ikasgelak" (Lehen Hezkuntzako 6. maila eta DBHko 1. eta 2. mailak)
B: Ikasgelan esku-hartzekoak:
Ikasleekiko esku-hartze zuzenak lantegi formatoan:
- Astelehenean gaixo. Gazteei asteburuetako bizikizunez gogoetak eta hausnarketak eginaraztea.
- Yerba. Ikasgelan bigarren mailako ikasleen artean porroak kontsumitzearen kalte eta arriskuei buruz pentsaraztea.
- Alkohola eta adingabeak ( “180º-ko alkohola”). Irudi bidezko lantegia, alkoholaren kontsumoaz ideiak ordenatu eta hautematekoa. Emozioak ere lantzen dira.
- Alkohola eta kanabisa (“Maritxu”). Irudi bidezko lantegia, kanabisaren deribatuen kontsumoaz ideiak ordenatu eta hautematekoa. Emozioak ere lantzen dira.
- Arriskua-Alkohola. Alkoholaren kontsumoaren balizko kalte eta arriskuei buruzko informazioa.
- Nirea ondo dago? Sexu-hezkuntzako tailer laburra. Sexuen arteko ezagutza, elkarbizitza eta lankidetza ditu oinarri.
2. Familiari begirako Prebentzio Unibertsaleko Programak
- Zineskola- Familiak. Aukeratutako filmak ikusi ondoren, eztabaida eta gogoeta bultzatzen da.
- Gurasoen eskola. Aldiro gurasoei ematen zaien formazioa da.
- Aula Magna. Unean unean ematen den formazioa, gurasoei zuzendurikoa. Ikastetxeetan hautematen diren formazio-beharrizanen araberakoa izango da, betiere, zentroek eskatuta.
3. Eskolako prebentzio selektiboko programak
- Welcome to Tijuana. Ibilbide-programa bat hartzaileak direlarik institutuetan isuna jarri zaien eta zentrotik aldi baterako botatzen dituzten ikasleak. Haiekin hezkuntza-atazak lantzen dira.
4. Komunitateko prebentzio selektiboko programak
- Gazte zurrean. Bitartekariak diren gazte aukeratu batzuek informazio garrantzizkoa ematen diete asteburuetan gazteei, zenbait jarreraz eta arrisku-jardunbidez gogoeta egin dezaten.
5. Komunitateko Ingurunea Prebenitzeko Programak
- Gazteak eta lonjak. Toki komunak. Gazteek aisialdian lonjak erabiltzen dituztenez, Portugaleteko Udalak inplikatutakoen artean bitartekaritza eta bizikidetza bultzatzeko estrategia bat eskaintzen du.
- Komunitateko Kulturtegia. Antonio Trueba Ikasleen Guraso Elkarteari ematen zaion diru-laguntza, eskolaz kanpoko jarduerak antola daitezen. Hala, aisialdia era osasungarri batez emateko aukerak bultzatzen dira. Hartzaileak Portugaleteko biztanle oro izan daitezke.
6. Komunitateko prebentzio selektiboko programak
- Drogamenpekotasunen gaineko Informazio Bulegoa.
- Informazioa, orientazioa eta norbanako aholkularitza-zerbitzua, drogamenpekotasunei dagokienez. Aurrez hitzordua eskatu behar da:94 472 92 16; prevencion@portugalete.org
- www.kolokon.com. Gazteei drogei, sexuari eta rock and roll-ari buruz hitz egiteko eta informazioa bestela ematea da helburua. Informazioa eta kontsultak linean egin behar dira.
- Sentsibilizazio-kanpainak.
- Ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak, foroak, azterlanak eta bestelako gune batzuk gaia delarik drogei buruzko gogoetak, analisiak eta ezagutza-elkartrukeak egitea.
ESKAINTZAREN MURRIZKETA
1. Udalerrian droga-eskaintza kontrolatzeko jarduketak.
- Edari alkoholdunak saltzeari edo hornitzeari dagozkien murrizketa legezkoak betearaztea.
- (Alkoholaren publizitatea, salmenta eta kontsumoa arautzen dituen Udal Ordenantza).
- Motordun ibilgailuak gidatzeko orduan alkohola eta legez kontrako drogak kontsumitzearen aurkako jarduketa.
2. Hezkuntza-eta komunitate-programak drogak kontsumitzeagatiko isuna ordezteko aukera gisa
- Gazte zuhurgabeak. Lantegi psikoedukatiboa bide publikoan drogak kontsumitzeagatiko isuna ordezteko aukera gisa.
3. Jaiegunetan informazioa emateko eta sentsibilizazioa egiteko jarduketak.