Enplegua

 

19. urteurrena

Behargintza, Enpleguari Laguntzeko Udal Zentroa, 2000. urtearen bukaeran hasi zen abian, erakundeen arteko lankidetzari esker hasi ere, Behargintzan elkarrekin ari baitira Bizkaiko Foru Aldundia, BBKren Gazte Lanbidean fundazioa, Eudel eta Portugaleteko Udala. Zehatzago Udalaren Ekonomi Sustapen eta Enplegu Sailari dagokiola, bada, hemeretzi urte bete ditu Behargintzak.

Hemeretzi urte hauetan udalerriko 6.700 langabe igaro dira Behargintzatik. Horien % 49,4 emakumezkoak izan dira eta % 50,6 berriz, gizonezkoak.

Generoaren araberako ehuneko hori, ordea, desberdina da 35 eta 54 urte bitarteko tarteari dagokiolarik (% 49 gizonezkoak eta % 51 emakumezkoak baitira). Berdin dirau, berriz, gainontzeko adin-tarteetan. Langabe guztien % 64, bestetik, 35 eta 54 urte bitartean dago.

Gure erabiltzaileen ikas-mailari gagozkiolarik, % 40k ez du Eskola Graduatua gainditu; % 15k goi-mailako titulua du eta % 15k, azkenik, bigarren mailako Lanbide Heziketa ikasi du. Hiru multzo horiek gure zerbitzura etorri diren guztien bi herenak dira.

Udalerriko enpresekin batera egindako lana

Portugaleteko enpresekin batera 2.257 jarduera jarri ditugu martxan. Jarduera horien % 72,2 informazio orokorra ematea izan da eta lan bitartekaritza, berriz, % 19,3.

Lan bitartekaritzan ari izan garela, 368 eskaintza kudeatu ditugu eta 1.008 lanpostu guztira.

Erabiltzaileekin batera egindako lana

Erabiltzaileekin batera 40.719 jarduera burutu ditugu. Horien % 16,5 aurreneko elkarrizketa bat izan da; % 69,4 besteren konturako laneratzeari begirakoak izan dira eta, azkenik, % 14,1 norberaren konturako laneratzearen ingurukoak.

Besteren konturako laneratzeari begira, 28.253 ekintza burutu ditugu: lanari buruz informatzeko (% 56,3) eta lan-orientaziokoak (% 32,3) gehienak.

Norberaren kontura laneratzeari dagokionez, berriz, 5.766 ekintza burutu ditugu. Horien % 56,7 enpresak sortzeko informaziokoak izan dira eta % 35,5, aldiz, enpresak sortzeko aholkularitzakoak.

Horrek guztiak helburu nagusia du: udalerriko langabeak laneratzea, alegia. Guztira, 4.806 lagun laneratzea lortu dugu, hau da, gure erabiltzaileen % 71,09. Emakumeen laneratzea, berriz, % 54,7koa izan da.

Norberaren konturako laneratzeaz ari garela, ezinbestez aipatu behar dugu 400 enpresa sortu direla. Hona hemen jardueraren arabera xehekaturik: 

    Merkataritza ……………… 109
 Ostalaritza ………………   62
 Ingurumena ……………..   5
 Teknologia berriak..……     6
 Enpresetarako zerbitzuak..   43
 Zerbitzuak oro har…..…… 142
 Etxegintza…..……………  19
 Osasuna…………….……     7
 Hezkuntza………….……     5
 Turismoa............................    1
 Nekazaritza-abeltzaintza.....   1

Dokumentuak

Programak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00