Gizarte Ongizatea

 
Portugaleteko Udalak 2000. urtean ekin zion udalerrian egindako aurreneko aukera-berdintasunaren aldeko plana prestatzeari.

Lehenengo eta behin, diagnosia egin zitzazion Portugaleteko emakumeen egoerari eta diagnosi horren emaitzetatik abiatuta, “Andra-Gizonak Aukera Berdintasunaren Alde” I. Udal Jardunaldiak antolatu ziren, asmoa zelarik udal langileak eta udalerriko gizarte eragileak sentsibilizatzea eta prestakuntza ematea aukera-berdintasunari buruz, hala udal langileen nola udalerriko eragileen artean koordinazio eta parte-hartze aktiboko estrategiak planteatu nahian.
Jardunaldiok, halaber, bide eman zieten Gizarte Zerbitzuei, batetik, harremana ezartzeko proiektuarekiko motibazioa zeukaten beste udal sailetako teknikariekin, eta bestetik, komunikabidea ere ezartzeko udalerriko elkarteetako ordezkariekin. Jardunaldiek, azkenik, agerian jarri zuten udaletxean sexismorik gabeko hizkeraren arau-oinarriak adostu behar genituela udalak sortutako testuetan aplikatzeko. Beharrezkotzat jo genuen, beraz, sexismorik gabeko hizkearen eskuliburua egitea, udal langileek erabiltzeko.

Orduantxe eratu zen Aukera Berdintasunaren aldeko Udal Planeko Batzorde Mistoa, zeina ordutik aurrera landu baitu berdintasun plana eta, lantzeaz gain, horren jaraipena egin, horren gaineko aholkua eman eta ebaluazioa ere egin baitu. Batzorde mistoa lantaldea da eta hauexek ditu osakide: hots, udal langileak, udal talde politikoak, udalerriko elkarteen ordezkariak eta emakumeen mugimenduetako ordezkariak. Gizatalde hetereogeneo samarra dugu, beraz, osakideak erabat anitzak izanik prestakuntza, dedikazio, interes politiko eta esperientziei dagokienez.

Plana prestatzeko prozesua geldoa izan da oso eta berrikuntza nabarmena izan du, haren helburu nagusia izan delako ahalik eta gizarte eragile gehien inplikatzea.
Horrelako talde bat behar bezala dinamizatzeko, gutxienez behar izan dugu, lehenik, ezagutza-oinarri komuna ezartzea: hala nola, desberdintasunaren analisia, Udalak har ditzakeen erabakiak, beste erakunde batzuek erabakitakoak, etab. Horri begira prestakuntza saio batzuk antolatu dira astero, horretarako kontrataturiko profesional baten zuzendaritza pean, metodologia partizipatiboa erabiliz: eztabaida-taldeak, filmak, erakusketak, mota guztietako agiriak, etab.

Lau hilabetetan bilera zenbait eginda, batzordeak planaren zirriborroa egin zuen eta “Andra-Gizonak Aukera Berdintasunaren Alde” II. Udal Jardunaldietan aurkeztu zuten. Bigarren udal jardunaldiotan parte hartu zuten herritarrek oro har, udal langileek eta Portugaleteko eta inguruko udalerrietako elkarteetako ordezkariek eta bildu egin ziren planaren zirriborroari buruzko iradokizun eta iritzi ugariak. Batzorde mistoak, kontuan ekarri eta proposamen guztiak kontuan hartuta, Aukera Berdintasunaren aldeko I. Udal Plana (2003-2006) idatzi zuen eta Udalbatzak onetsi egin zuen 2002ko abenduaren 30ean. Horrela formalizatu zuen, beraz, Portugaleteko Udalak emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoa.
  • Emakunde
  • PortuIgualdad

Interesgarria

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00