Gizarte Ongizatea

 

Administrazioko hizkuntzan gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko eskuliburua

Portugaleteko Udalak 2000 urtean hasi zuen udalerrian lehen aldiz egiten zen Aukera Berdintasun Plana. Planak susmatzen zuen, lehenengo jardueren artean, administrazioko hizkuntzaren berdintasun estilo eskuliburua idatzi behar zela.

Zergatik eman diogu hizkuntzari ezinbesteko garrantzia plan hain zabal baten barne? Hizkuntza gure pentsamenduaren garraiatzailea delako, hizkuntzaren bidez barnean daramagun onena eta txarrena igortzen dugulako: Gure desioak, iritziak, aurreiritziak, irainak ... etab.

Hizkuntzaren bidez, gure Udalak bere lehentasunetako bat igorri nahi du: Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde apustu egiten du. Beraz, gure berdintasunaren ideia igorri nahi dugunez, gure hizkuntzak berdintasunezkoa izan behar du. Gure erabileran errotuta dauden, askotan konturatu gabe erabiltzen ditugun, eta hizkuntzan bizirik dauden, estereotipo sexistetatik aske egon behar da. Bide honetan, balioen igorpenean hizkuntzaren garrantzia aitortu duten sail guztietako agintari eta administrazioen pausuak jarraitzen ditugu.

Udal sail guztiek lagundu dute eskuliburu hau egiterako orduan. Lehenengo pausua izan zen sail guztiek egiten dituzten agirien (euskaraz eta gaztelaniaz) lagin bat berrikustea, administrazioko agirietako ohiko erabilpen sexistak aurkitzeko.

Erabilera hauek, eta beste hainbat gehiago, Eskuliburu honetan deskribatzen dira. Eskaintzen ditu, baita ere, egungo errealitatearekin bat ez datozen hizkuntza estereotipoak ekiditeko hausnarketa eta proposamen laburrak. Egungo errealitatean , emakumeen aldarrikapenek sexu bietako gizarte paperetan aldaketa handiak ekarri dituzte. Orduan proposatuko dugu hauek nola ekidin, baina ahaztu gabe gure helburua dela gure bi hizkuntza ofizialetan, berdintasunezkoa, zuzena eta komunikatiboa (hau da, eraginkorra) den hizkuntza lortzea.
Eskuliburua, batez ere Administrazioko hizkuntza idatziari zuzentzen zaio, baina gomendio horietako asko erabil ditzakegu gure hizkera arruntan, gure hizkuntzako erabilera ez formaletan.

Era berean, Eskuliburu honi ez dagokio emakume eta gizonei eman behar zaien berdintasunezko tratuan gure liburuxketan agertzen diren argazkietan, karteletan, web orrialdeetan eta publizitatean orokorrean sakontzea. Hala ere, irudia hitzarekin bat etortzeko, 1 gehigarrian publizitate sexista aurkitzeko jarraibide batzuk erantsi ditugu.

Datu interesgarriak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00