Gizarte Ongizatea

 

Zure bikoteak min fisiko edo psikologikoa egiten badizu ez zaitez isildu: Salatu!

Portugaleteko Udalaren Gizarte Ongizate Sailak, Portugaleteko Emakumeen Aukera Berdintasunerako Plan bat hasi du, pasadan urtean Portugaleteko emakumearen beharren ikerketa bat egin zuen. Ikerketaren lehenengo azterketatik ondorio batzuk atera daitezke, zeintzuetan ezberdintasunak maila askotan mantentzen diren: Lan banaketan, oraindik uzten da emakumeen esku etxeko lanak eta haur zaintzeak, gainera nagusien zaintzea ere bere esku uzten da. Aukera gutxi dituzte etxetik kanpoko lana lortzeko, jatorriz emakumeen lan moduan hartzen direnak izan ezik. Gure gizartean ez da eman gizon eta emakumeen rolen beharrezko aldaketa. Gaur egun oraindik daude, esan bezala, emakumeen lanak eta gizonen lanak: Ikasketa ezberdinak neska eta mutilen artean, bai haurtzaroan eta bai gaztetan egin ditzaketen kirolak, asteburuetako koadrila planak...

Punto lila

Egia da XX. Mendearen bukaeran emakumeek aurreko garaietan baino eremu gehiagotan presentzia erakusten dutela : Unibertsitate karrerak, etxetik kanpoko lanetan presentzia gehiago, lan liberalak, politikan parte-hartzea, elkarte ezberdinetan parte-hartzea... Baina guzti hori berezkoa zaionari gehitzen zaio, hau da, familiako etxebizitza eta bere eranskin guztien ardura. Hau punturik latzenetako bat da eta honetan ahalegin handia egin behar da. Egia da etxetik kanpo lan egiten duen emakume asko dagoela eta honek askatasun ekonomikoa ematen du, aldi berean egia da bere laneguna luzeagoa dela kasu gehienetan emakumeak direlako etxeko ardura dutenak.

Portugaleten 2000ko irailean 2.661 langabetu zeuden, 1.131 gizonak ziren eta 1.530 emakumeak. Aipatzekoa da langabeziaren arazoari ematen zaion garrantzia eta batez ere udalerriko emakumeengan ematen dela.

Langabetuen adina begiratuta, langabetu gehienak gazteak direla eta emakumeen kolektiboan latzagoa dela ikusten dugu. Dauzkagun datuen arabera, 25 urte baino gutxiagoko langabetuak 403 dira eta haietako 280 emakumeak dira.

Interesgarria da aipatzea 1996tik 2000rarte Portugaleteko langabetuen kopurua txikitu dela orokorrean, nahiz eta gizon eta emakumeen arteko ezberdintasuna handitu den. Adibidez, 1996an biztanleri aktiboko 6.520 langabetu zeuden, 3.410 gizonak ziren eta 3.110 emakumeak; 2000ko irailean, aldiz, 2.661 langabetu zeuden, 1.131 gizonak ziren eta 1.530 emakumeak.

Emakumearekin erlazionatutako beste arazo bat tratu txarrena da. Honi buruz esan dezakegu 2000 urtean zehar eraso eta lesio arina zituzten tratu txarreko 36 salaketa egin zirela. Salaketa hauek Udaltzaingoan eta Ertzaintzan egin ziren.

Kasu hauetako %45a bikote erlazioko arazoei buruzkoak dira.
 %20ak drogekin arazoak ditu.
 %10ak funtsean arazo psikiatrikoak ditu.

Gainerako kasuetan ez dago baldintzen aipamen zehatzik. Udaltzaingo eta Ertzaintzako txostenen arabera ikusten da kasu gehienak eraso arinak direla, ez dira ospitalean gelditzeko moduko eraso handiak izaten. Era berean, epaitegien aldetik, zuhurtziazko neurriak hartzeko bizkortasuna dagoela adierazten da. Hala ere, kasu hauen %2ak bakarrik jotzen du abegi-etxeetara.

Tratu txarreko egoera honek, arreta azkarra du azalera irteteagatik eta konponbideari dagokionez, iragarpen ona izaten du. Baina polizia zerbitzu guztiak bat datoz salatzen direnak baino tratu txar egoera gehiago daudela esatean, eta salatu gabe errepikatzen diren hauek direla eraso larrien arriskua eta konponbide zailagoa dutenak.

Egoera honen aurrean, Portugaleteko Emakumeen Aukera Berdintasunerako Planaren lehenengo jokaera da emakumeen tratu txarren kontrako kanpaina bat garatzea, ondorengo hiru helburu nagusiekin:

  • Tratu txarrak jasandako emakumeen eskubideen ezagutza handitzea. Salaketak egiteko modua eta etxetik irtetea.
  • Salatutako tratu txarren kopurua handitzea. Salaketen erabilgarritasunarekiko sentikortuz.
  • Salaketa egin eta informazioa eta aholkularitza jasotzeko lekuen ezagutza hobetzea.
  • Beldur Barik

Dokumentazioa

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00