Portugaleteko Udalak Herritarren Arreta Zerbitzua jarri du martxan, San Roke plazan zabaldu berri duen Herritarren Arretarako Bulegoan, asmoa delarik herritarrei hurbiltzea, informazioa eskaintzea eta izapideak eraginkortasunaz eta arduraz egitea.
Bulego berriak, beraz, ateak zabalik ditu portugaletear guztientzat. Ordutegia hain beharrizanetara egokitu baitu eta udal kudeaketak egiteko langile adituen laguntza izango dutelarik.
Herritarren Arretarako Bulegoa beste urrats bat da, Portugaleteko Udala garatzen ari den Modernizazio Planean. Kudeaketa bikaina eta teknologia berrien aldeko apustu garbia ere lagungarriak izango zaizkigu administrazio moderno eraginkorrerantz abiatzen garelarik.