Hezkuntza eta irakaskuntza

 

Portugaleteko Udal Euskaltegia 1986an sortu zen eta harrezkero helduen euskalduntzea izan da gure eginkizun nagusia. Lehenengo urteetan Urdibai enparantzan izan ginen eta orain Julio Gutierrez Lumbreras kalean dugu egoitza*.

Euskaltegiko lan-taldea 16 irakaslek osatzen dute era honetara: zuzendaria, idazkari akademikoa, eta 14 irakasle. Administraria ere badaukagu, bulegoko zereginez arduratzen dena.

Portugaleteko Udal Euskaltegia Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko HABE erakundeak homologatua da.

Eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira: aurrez aurreko klaseak, talde espezifikoak (gurasoak, etorkinak, aitona-amonak, dendariak, batxilergoko ikasleak...) eta kanpo ekintzak. Honetaz gain, Udalarekin batera euskararen erabilera bultzatzeko BERBALAGUN izeneko proiektuaren partaide bizia da.

Hau guztia burutzeko elkarlanean eta etengabeko formazioan ari den lan talde profesionala gara.

*Egin beharreko lanak direla eta, behin-behineko egoitza Gazte Gelan (Maestro Zubeldia,z. /g.) egongo da.

Harremanetarako

Telefonoa
944 628 512


Posta elektronikoa

euskara@portugalete.org - euskal02@portugalete.org


Bulego ordutegia

  • Astelehenetik ostegunera: 09:00 - 13:30 / 15:00 - 17:00
  • Ostiraletan: 9:00 - 14:00
  • Matrikula garaian: 09:00 - 13:30 / 16:00 - 19:00
  • Uztailean: 08:00 - 15:00
  • Irailean: 09:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00


Helbidea
Julio Gutierrez Lumbreras z.g.48920 Portugalete, Bizkaia

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00