Hezkuntza eta irakaskuntza

 

A1 maila: Hasierako erabiltzailea
Gai da eguneroko harremanetako testuinguru ezagunetan beharrezkoak diren hitzak eta esapidesinpleak ulertzeko eta erabiltzeko, eta baita berehalako premiei lotutako galderei (bere buruaren eta besteren aurkezpena, eta helbideari, gauzei eta ezagutzen duen jendeari buruzko oinarrizko informazioa) erantzuteko ere.

A2 maila: Oinarrizko erabiltzailea
Gai da egoera ezagunetan kideekin (lagun, senide, lankide, etab.) elkarreraginean gauzen eta pertsonen deskribapenak eta azalpen errazak egiteko eta ulertzeko, baldin eta bere esperientziaesparruarekin loturiko gaiei buruzko informazio-truke erraza eta zuzena eskatzen badute: bere buruari eta familiari buruzko oinarrizko informazioa, eta erosketei, intereseko lekuei, lanbideei eta abarri buruzkoa.

B1 maila: Erabiltzaile lokabea
Gai da eguneroko testuinguru ezagunetan eta maila bereko solaskideekin elkarrizketak izateko, gai orokorra eta arrunta denean eta xedea informazioa trukatzea denean. Era berean, gai da lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei instrukzioak emateko, pertsonak eta objektuak labur deskribatzeko eta gertaeren kontaketa laburrak egiteko. Gai ere bada bere iritziak labur-labur emateko eta bere asmoak azaltzeko.

B2 maila: Erabiltzaile aurreratua
Gai da, aurrez aurre nahiz komunikabideetan, gai orokor nahiz abstraktuei buruzko testu gehienak ulertzeko, eta ongi bereiziko ditu ideia nagusiak eta bigarren mailakoak. Gai da lagun eta lankideekin, baita jatorrizko hiztunekin ere, elkarreragin arruntean jariotasunez aritzeko, besteak jakinaren gainean jarriz, iritzia eskatuz, bere ikuspegia defendatuz, etab.

Zehatz eta eraginkor jardungo du ohiko gai eta egoera ezagunetan eta adierazpen argi eta xeheak egingo ditu. Bere lan-esparruko hainbat gairi buruzko deskribapenak eta azalpenak ere emango ditu alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz, eta bere iritzia ere eraginkortasunez emango du.

C1 maila: Erabiltzaile gaitua
Gai da lagunarteko, lan-esparruko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko; eta gai da, era berean, lan-esparruan eta komunikabideetan ideiak eta iritziak jariotasunez eta eraginkortasunez adierazteko. Ongi egituratutako eta osatutako testu argiak idazteko gai da, ideia nagusiak eta osagarriak bereiziz, eta, oro har, xedea lortzeko estrategia egokiak aukeratuz. Era berean, bere ikuspuntua luze eta zabal adierazteko gai da, ideia osagarriak eta adibide egokiak emanez.

C2 maila: Erabiltzaile aditua
Gai da norbere espezialitateko edozein testu ulertzeko, eta egoerari egokituz, zuzen eta zehatz, arrakastaz ekoizteko. Gai da, jariotasun handiz eta zehatz, gauzak adierazteko , baita konplexutasun handiko egoeretan esanahiaren nabardura txikiak bereizteko ere.

Maila honetan matrikulatu ahal izateko, jakintza-alor batean diplomatura, lizentziatura edota gradua izan beharko du ikaslegaiak eta C1 mailaren agiria edo baliokidea izan.

Baliokidetzak

Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak hizkuntzen Europako erreferentzia markoari egokituak

Baliokidetzak (PDF 660KB)

Azterketa ofizialak

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00