Hezkuntza eta irakaskuntza

 
Nola egin matrikula  
Euskaltegira datozen ikasle-gaiek aurre-matrikula fitxa bete eta entregatu beharko dute. (Dokumentazioa eranskinetan dago). Euskaltegira lehenengoz datozenen maila ezagutu ahal izateko sarrera proba egin beharko dute, beste euskaltegi homologatu bateko agiria edota HABEk sinatutako beste agiri ofizialen bat ekartzen dutenek izan ezik. 16 urte beteta izatea matrikulatzeko orduan. Ez da inolaz ere 16 urtetik beherakorik onartuko.
 
Epeak   
  • Irailean: lehen hiru asteetan egin behar da, urritik ekainera arteko ikastaroetan izena emateko.
  • Abenduan: lehen hamabostaldian egin behar da, urtarriletik ekainera arteko ikastaroetan izena emateko.
  • Martxoan: lehen hamabostaldian egin behar da apiriletik ekainera arteko ikastaroetan izena emateko.
  • Ekain–uztailean: uztail eta iraileko trinkoetan izena emateko.
Urrian matrikulatu ez direnek aukera dute urtarrilean edo apirilean hasteko
 
Prezioak 
PREZIOA ETA IRAUPENA: 1,36 €orduko (HABEk diruz lagundua) Aurten % 15eko deskontua 18-19 ikasturteko ikasleei: 1,16 € orduko. 
 
  • 126 ordu (al-ol 2) : 171,36 € (-%15 = 146,16 €)
  • 124 ordu (al-og 2,5): 168,64 € (-%15 = 143,84 €)
  • 66 ordu (al-as-og 2): 89,76 € (-%15= 76,56 €)
  • 63 ordu (al-az 2,5): 85,68 € (-%15= 73,08 €)
  • 58 ordu (as-og 2,5): 78,88 € (-%15= 67,28 €)
  • 63 ordu ( al-az-(ol) 2) : 85,68 € (-%15= 73,08 €)
  • 57 ordu ( as-og-(ol) 2): 77,52 € (-%15= 66,12 €)
  • 50 ordu (al-as-og-ol 1,5): 68 € (-%15= 58 €)
  • 42 ordu (as-og 2): 57,12 € (A1) (-%15= 48,72€)
  • 38 ordu ( as-og 2): 51,68 € (A1) (-%15= 44,08 €)
  • C1 Ekainean trinkoa 100 ordu 136 € / (-%15 =116€ )

80 orduko ikastaroak uztailean eta irailean

Ikastaroaren prezio publikoa itzuli egingo zaio ikasleari baldin eta, ikastaroaren lehenengo 15 egun naturaletan eta behin baja aurkeztuta Udal Euskaltegian, horretarako eskaera idatzia aurkezten badu Udaletxeko Erregistro Orokorrean. Horretarako, bidezko agiriak aurkeztu beharko ditu, osasuna, lana edo ikasketak direla kausa, ezin dela eskolara etorri ziurtatzeko. Halaber, C1 eskuratutakoan, baja aurkeztuz gero itzuli egingo zaio dirua ikasleari.

Ordaintzeko erak
:  

Epe batean edo bitan, moduluaren arabera (martxoa-apirila).  

  
Diru-laguntzak:

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00