PAES

Mikel Torres

Herritar agurgarriok:

Iazko martxoaren 2an, udalerri hau Alkateen Itunak osatutako sarean sartzeko akordioa sinatzeko ohorea izan nuen. Europako Elkarte Ekonomikoaren ekimen honen helburu nagusiak bi dira: batetik, energia aurrezteko kuotak gainditzea eta bestetik, udalerri berde eta adimendunetarako ezarritako energia berriztagarriak erabiltzea. Orduan ere banekien gure Portugalete Uri Urena hiri moderno, eraginkor eta iraunkor baterako bidean hasiko zela.

Gure atxikipena sinatuta, helburuak lortzeko ahaleginean eta lanean ari diren Euskadiko hamahiru udalerrirekin eta Europako 3.400 hiri baino gehiagorekin bat egingo du Portugaletek.

Apostu irmo honekin, hain zuzen ere, Udalak klima-aldaketaren kontra adorez lan egiteko asmoa dauka. Horretarako, 20-20-20 ekimenean parte hartu nahi dugu, hau da, lortu nahi dugu alde batetik, energiaren eraginkortasuna handitzearen ondorioz, CO2 isurtzeak % 20 murriztea eta, bestetik, energia-eskariaren % 20 energia berriztagarrien bidez betetzea.

Portugaletek erronka handi hori hartu du, horretarako orain arte energia berriztagarri eta errendimenduaren arloan lan oparoa eginda duela. Esate baterako, Pando Aisia kiroldegi berriak truke geotermikoa egiteko instalazio modernoa dauka, airea girotzeko, 275 kW geotermikokoa. Hari esker kiroldegi osoa girotzen da, lurrazpiko tenperatura iraunkorra baliatuz eta bero-ponpa baten bidez eraikinera bidaliz.

Energiaren eraginkortasunari eta aurrezteari buruz, Portugalete eta Bilbo dira Bidelek Sareak proiektuan parte hartzen duten Euskadiko udalerri bakarrak. Proiektu horren bidez elektrizitatea banatzeko sarea sare digital adimendun moderno bilakatuko denez gero, Portugalete eredugarria izango da arlo horretan. Horretarako, besteak beste, etxebizitzen eta denden kontagailu elektriko guztiak kenduko dira, kontagailu digital berriak jartzeko.

Horrela, Energia Iraunkorrerako Ekintza Plan honekin, etorkizuneko Portugaleteren alde elkarrekin lan egitera animatzen zaituztet. Mila esker.

Mikel Torres
Alcalde

Interesgarria

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00