Hondakinak

Hiri Hondakinen Kudeaketaren, Kale eta Plazen Garbiketaren eta Gune Berde eta Lorezaintzaren esparruan herritarrei eskaintzen zaizkien hainbat zerbitzu koordinatzeaz arduratzen da Zerbitzu eta Ingurumen Arloa. Tokiko Agenda 21en ezarpena eta Ingurumenarekin, Gaikako Bilketarekin eta Ingurumen Hezkuntzarekin zerikusia duten gai guztiak ere kudeatzen ditu.

Zerbitzu horietako gehienak udalerriarentzat garatzen dira eta kale eta plazen garbiketan eta mantentze-lanetan kalitate onari eustea du helburu:

  • Portugaleteko bizilagun guztiak dira hartzaile eta erabiltzaile.
  • Herritar guztiek dute ingurumen garbiaz, hondakin-bilketa eraginkorraz eta ongi zaindutako gune berdeez gozatzeko eskubidea.
  • Agenda 21eko buzoi berdeen bidez parte hartzekoa; Ingurumenari buruzko informazioa eta hezkuntza jasotzekoa.
  • Gizon-emakume guztiek lagundu behar dute kaleak garbi mantentzen, hondakinak biltzeko ezarritako orduak errespetatzen, Gaikako Bilketarako prestatutako baliabideak erabiltzen eta gune berde eta lorategietako landareak errespetatzen.

Ez dezagun ahantz denok laguntzen badugu, denok aterako garela irabazten. 


Zabor- bilketa kaleko edukiontzietan

  • Organikoa: Edukiontzia: Grisa / Poltsa itxian

Noiz utzi: 21:00etatik 23:00etara. Egunero, baita igande eta jaiegunetan ere. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean IZAN EZIK. Zerbitzurik EZ: Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean.

  • Papera: Edukiontzi URDINA
  • Merkataritzako Kartoia: Zerbitzu berezia dendentzat. Kaxak eta bilgarriak, Plastikoarekin nahastu gabekoak (Astelehenetik ostiralera 20:00etatik aurrera)
  • Ontziak: Edukinontzi HORIA.(Astelehenetik ostiralera)
  • Kristala: Edukinontzi BERDEA.(Astelehenetik ostiralera)

Bilketa neumatikoa

  • Sistema neumatikoa: Buzoiak kaleetan (Urteko 365 egunetan funtzionatzen du.)
  • Haize bidezko hondakinen xurgatzea: Grisa organikoentzat, Horia ontzientzat (Egunean 24 orduz)
  • Zerbitzu guneak: Buenavista - Los Llanos -
  • Abian jarriko den hurrengo zerbitzua: Los Hoyos - Mugakoa.

Arrandegietako bilketa

  • Zerbitzu berezia saltokia ixtean.
  • Asteartetik larunbatera 14:00etatik 17:00etara.

Gaikako bilketa

  • Hondakin Batzuk:
  • Organikoa: Edukiontzi GRISA
  • Ontziak: Edukiontzi HORIA
  • Kristala:: Edukiontzi BERDEA
  • Papera eta Kartoia: Edukiontzi URDINA
  • Objektu Handiak: Etxeko atean 94 486 28 13
  • Linea Marroia: Etxeko atean 94 472 92 57
  • Hondakinak, etb: Garbigune (Santurtzi) 94 462 13 65

Bilketa aurrez deituta

Altzariak eta erredizak biltzea

 

Hona hemen altzariak, erredizak eta etxetresna elektrikoak biltzeko zerbitzua eskatzeko bideak:

Hartzaileak

 

Portugaleten bizi diren herritar guztiak. Etxeko hondakinak soilik biltzeko zerbitzua da. Saltoki, lonja, enpresa eta lantegietako altzariak edo erredizak ez ditugu jasotzen.

Enpresak bilketa egiten duen egunak

Astelehen, asteazken eta ostiralak (jaiegunik ez). Ez da bilketarik egiten ez asteburuetan ezta jaiegunetan ere.

Zenbatekoa: Doako zerbitzua da.

Gogoan izan debekaturik dagoela zarama, altzariak, erredizak eta etxetresna elektronikoak kalean, toki publikoetan, edukiontzietan eta haien inguruan uztea. Zarama, erredizak eta halako hondakinak inolako kontrolik gabe uzteak zigorra dakar berekin, Portugaleteko Hiri Garbiketari buruzko Udal Ordenantzak dioenari jarraiki (BAO, 2004ko abuztuaren 4koa).

Bilketa egiteko eskabideak ez dira kontuan hartuko baldin eta epea bost egun baino gehiagokoa bada.

Etxez etxeko bilketa: Altzariak eta erredizak 3 metro koadrokoak baino gutxiagokoak izan beharko dira. Gehienez 6 elementu jasoko dira, esate baterako: koltxoi bat + hozkailu bat + sukaldeko altzariaren modulu bat eta 3 ate. Zerbitzu honek ez du ez enpresentzat ezta industrientzat ere balio. Astean gehienez eskabide bakarra onartuko da.

Izapideak

  • Behin zerbitzua eskatuta herritarrarekin harremanetan (9:00etatik 13:00etara, oro har) jarriko gara. Hala, zehaztuko dugu bilketa zein egunetan izango den gehienezko epea bost egunekoa delarik.
  • Bilketa zehazteko orduan objektuak non utzi adieraziko dugu. Tokia eskatzailearen bizilekutik ahalik eta gertuen egongo da.

Beste hondakin batzuk

CD eta DVD-ak:

  • Udalean: Udala, Zentro Zibikoa, Liburutegia, Euskaltegia
  • Laguntzaileak: UNED hezkuntza-zentroak. 

Pilak:

  • Udalean: Santa Klara Kultur Etxea, Zubi-Alde polikiroldegia.
  • Laguntzaileak: CEPA R. REAL Asua.

Hondakinak, kristalak, ispiluak, altzariak, lastairak, egurra, plastikoa eta metalak, era guztietako etxetresna elektrikoak:

  • GARBIGUNE. Kabieces (Santurtzi) 944 621 365.
  • Astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era 15:30etik 18:30era. Larunbat eta igandeetan: 10:00etatik 14:00etara.

Kaleko garbiketa

  • Egunez eskuz eta makinaz erraztu kaleak.
  • Gauez urez garbitu errepideak eta aparkalekuak.
  • EGUNERO. Astelehenetik igandera.

Gune berdeak eta lorategiak zaintzea

  • Guneak zaindu eta zuhaitzak, landaresiak, zuhaixkak eta loreak berritu. EGUNERO. Astelehenetik igandera.

 

 

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00