MBT - Merkataritzako Bulego Teknikoa

  • Zer da? Doako zerbitzua da; bertatik, aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie saltokiei eta elkarteen egitura indartzen laguntzen da.
  • Helburua: Tokiko merkataritza dinamizatzea eta sustatzea eta merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Zeregin nagusiak:

  • Saltoki berriei eta dagoeneko badaudenei aholkularitza ematea eta kontsultei erantzutea.
  • Sektoreko laguntzei eta diru laguntzei buruzko aholkularitza.
  • Sektorearen inguruko ordenantzei edo legeei buruzko informazioa.
  • Beherapen baimenen eta likidazioen tramitazioa, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren laguntzetarako eskabideena ere.
  • Prestakuntza.
  • Merkataritza asoziazionismoaren sustapena.
  • Merkataritza dinamizatzeko jardueren antolaketa, merkatarien elkarteekin eta udalarekin lankidetzan.
  • Diagnostikoa: merkataritza sektoreko datuak batu eta analizatzea.

Portugalete Comercial

www.portugaletecomercial.org

Webgunearen atari berria merkatariekin harremanetan jartzeko komunikabidea da. Izan ere, atarian merkatarientzat Portugaleteko merkataritza- eta enpresaritza-bizimoduari loturiko informazio interesgarria eskegitzen da. Beraz, arlo horretako kanpainak, albisteak, diru-laguntzak, arautegiak eta formakuntzari buruzko albisteak irakurgai daude.

Gainera, palataforma elebidunak Merkataritza Gida gisara ere balio du. Alta egiten duten merkataritza-establezimendu guztiak, ostalaritzakoak eta zerbitzuetakoak ere agertzen dira han. Proiektu honetan agertzea erabat doakoa da merkatariarentzat. Hori dela eta, Portugaleteko Udalak parte hartzeko gonbita egiten die oraindik egin ez duten guztiei. Berriki establezimendua ireki dutenek edota berandu dabiltzanek oraindik egitea dute. Horretarako, Udalaren webgunearen egoitza elektronikoaren bidezko formulario bat bete besterik ez dute

Portugaleteko Udalak webgunearen fitxa bete zuten establezimenduei eskatzen die plataforman sar daitezela eta euren negozioari dagokion gunea azter dezatela. Hartara, horko datuak birpasatuta, akatsik balego guk ahalik eta azkarren zuzenduko genituzke. Halaber, posta elektronikoz Merkataritzako Bulego Teknikoak hedatzen duen informazio interesgarri osoa (kanpainak, diru-laguntzak, arautegiak, formazioa eta abar) jasoko dute. 

Alta egin nahi baduzu, sakatu hemen.

Harremanetarako

Portugaleteko Udala - Kontsumo eta Merkataritza Saila:

Jaso nahi duzu gure sektoreari buruzko informazioa Whatsapp bidez?

 

 

  1. Erantsi zure kontaktu-zerrendari Merkataritzako Bulego Teknikoaren telefonoa (639 81 82 92).
  2. Bidali Whatsapp bidezko mezu bat guk datutegian sartzea nahi duzun zenbakitik. Adierazi zein den establezimenduaren izena.

 

Alerta sistema SMS bidez

Sakelako telefono bidezko mezularitzaren alerta-sistema horrek zuen segurtasunaren alde egiten du. Hori dela kausa, Udaltzaingoak SMS mezuak bidaltzen ditu zuen intereseko gertakarien berri berehala zuei emateko, esate baterako, iruzurrak, billete faltsuak eta abar. Informazioa azkar, zehatz eta argiro emanda dago.

Alerta-sistema doakoa da. Alta egin nahi baduzu, sakatu hemen.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00