Kontsumoa eta merkataritza

 

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa, Osasun, Kontsumo eta Merkataritza Sailaren barneko dohaineko zerbitzua da.

Kontsultak egiteko betebeharrak

Galdetutakoari buruzko kalitatezko informazio egokia jasotzeko, komenigarria da KIUBera joatea gaiari buruzko ahalik eta dokumentazio gehiagorekin.
Adibidez: Aseguru konpainia batek emandako zerbitzuei buruzko kontsulta bat egiteko azken erreziboaren ordainagiria, poliza eta baldintza orokorren koadernotxoa ekarri behar dira.
Produktu baten bermeari buruz bada, aurkeztu behar direnak erosketa faktura eta berme-agiria dira, bertan agertzen baitira bermearen baldintzak.
Zalantza etxebizitza baten erosketa kontratuari buruzkoa bada kontratua aurkeztu behar da, etab.

Erreklamazioak egiteko baldintzak

Ia merkatari eta zerbitzu guztiek daukate erreklamazio orriak edukitzeko beharra, eskatu baduzu eta bete baduzu, KIUBera kolore zuriko kopia ekarri behar duzu tramitazioarekin hasteko. Era berean, erreklamatzen denaren arabera, agiri bereziak aurkeztea beharrezkoa izango da.

  • Edozein erosketa kasuan, faktura beharrezkoa da.
  • Kotxe konponketa, etxeko tresna elektrikoen konponketa edo tindatze-laneko tailerra bada zerbitzua ematen duena, hau da, zerbitzua emango digun enpresan utzi behar dugunean objektua, gordailu agiria aurkeztu beharko da.

Helbidea: Orube enparantza z/g 4, Hiritar Eraikin Soziala, Portugalete, Bizkaia, Espainia
Tel/Faxa: 94-472 92 00

Zerbitzu nagusiak:

  • Zerbitzu nagusiak: Kontsumitzaile eta erabiltzaileek bere funtzioak egoki egiteko informazioa eman, lagundu eta bideratzea.
  • Erreklamazioak jaso eta tramitatzea
  • Kontsumitzaile eta merkatarien artean sortutako arazoetan bitartekari izatea.
  • Kontsumoari buruzko prebentzio, formazio eta hezkuntza jarduerak egitea.
  • Kontsumoko Arbitraje Sistema bermatzea.

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera:

  • Hiritar Eraikin Sozialaren 4. Solairuan (Orube Enparantza z/g)
  • Pertsonen bidezko arreta: 9:00etatik 11:30etara
  • Telefono bidezko arreta: 12:30etatik 13:00etara

Astelehena arratsaldez:

  • Errepelega Gizarte Zentroa (Alsonso Allende multzoa z/g)
  • Pertsonen bidezko arreta: 16:30etatik 18:30etara
  • Telefono bidezko arreta: 16:00etatik 16:30etara

Asteazkena arratsaldez:

  • Buenavista Gizarte Zentroa (Arturo Kanpion z/g)
  • Pertsonen bidezko arreta: 16:30etatik 18:30etara
  • Telefono bidezko arreta: 16:00etatik 16:30etara

Hitzordua edukitzea ezinbestekoa da, eskatzeko bideak hauek dira:

Telefonoa: 94 472 92 54
E-maila: consumo@portugalete.org / omic-portugalete@kontsumo.net
Zuzenean Kontsumo Sailan (Hiritar Eraikin Soziala 4. Solairua)

Beste datu batzuk

  • Aholku batzuk ematen dizkizugu kontsumo arazoak aurreikusteko:
  • Edozein agiri sinatu baino lehen eduki osoa irakurri.
  • Sinatuko dena ez bada guztiz ulertzen, KIUBera jo aholku bila. Ez sinatu zuriz dagoen agiririk.
  • Sinatu baino lehen, egiaztatu bezeroak sinatzeko laukian agertzen dena: "uko egiten diot", "ados nago" etab, eta ados ez bazaude ez sinatu.
  • Ordaintzen duzun bakoitzean, dagokion faktura eskatu.
  • Gordailu agiria eskatu objektu bat konpontzeko, aztertzeko, garbitzeko, etab. zerbitzu batetan uzten baduzu.
  • Aurrekontu idatzia eskatu enpresaren idazpuruarekin obrak egiterakoan, altzairuak erosterakoan, etab.
  • Erosketako kontratuan beti jarri produktuaren entregatzeko data eta obra edo lan ezberdinak egiterakoan, hasiera eta bukaera datak eta bermearen epea jarri.
  • Ez egin erosketarik presiopean edo pentsatzeko denborarik ematen ez badizute. Hobe da itxarotea eta ondo pentsatzea.
  • Beti kontutan izan kontsumitzailea aske dela bere erosketen edo zerbitzuen beharra erabakitzeko, erabakitzeko aske da.
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00