Kultura eta jaiak

 
Portugaleteko liburutegi publikoa nagusi eta txikientzako espazio kulturala da. Bere helburu nagusia komunitatearen informazio, kultura eta aisialdi beharrak betetzea da. Bertan artxibo historikoa topa dezakezu, XV. mendetik 1905erarteko gure hiribilduaren kultura eta historia ezagutzeko lekua.

Helbidea: Salazar zeharkalea z/g, 48920 Portugalete, Bizkaia
Telefonoa: 94 472 92 18
Faxa: 94 472 92 98
Helbide elektronikoa: biblioteca@portugalete.org

Hona hemen erabiltzaile-karnetari dagozkion eginbideetarako helbide elektronikoa: gestionbiblioteca@portugalete.org. Eginbideok hauexek dira: mailegua berritzea, karneta eskatzea, datu pertsonalak gaurkotzea eta liburutegien arteko mailegua eskatzea.

Erabiltzaileak mezu elektronikoan hala bere izen eta abizenak nola liburutegiko karnet-zenbakia agertuko ditu. Halaber, Euskadiko Liburutegien Sareko katalogo kolektibotik jaitsi beharreko galdetegi ofizialak erabiliko ditu.

Zerbitzu nagusiak:

Helduentzako ikasgela eta irakurgela eta haurrentzako irakurgela daude liburutegian. Sarrera askea eta dohainekoa da.

Gelan kontsultatu

• Irakurketa gelan liburutegiko materiala erabiltzeko ez da txartelik behar.

Mailegua

• Zerbitzu hau erabiltzeko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide txartela eduki behar da.
• Hiru liburu maileguan eraman daitezke 21 egunetarako, behin berriztagarriak baldin eta erreserbarik ez badago, eta material bereziak (CD, DVD, aldizkako argitalpenak) 7 eguneko epearekin.
• Ezin dira mailegatu, beste batzuen artean, erreferentzia bilduma eta aldizkako argitalpenen azken alea.
• Horrela eskatzen duten erakunde publiko eta biztanle kolektiboei maileguak egin ahal zaizkie.

Zerbitzu gehiago

• Informazio bibliografikoa.
• Bulegotika eta Internet.
• Talde-bisitak.
• Erreprografia.
• Irakurketa sustatzeko eta zabaltzeko jarduerak.

Beste datu batzuk:

• Bazkide egiteko beharrezkoa da: inprimaki ofiziala bete eta identifikazio agiri ofiziala aurkeztea (NANa, pasaportea, gidatzeko baimena, bizileku txartela edo familia-liburua adingabekoen kasuan).
• Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barne dago.
• 8 urte baino gutxiagokoak nagusi batekin lagunduta egon behar dira.

Ordutegia:

Negua

• Astelehenetik ostiralera
• Helduen aldea eta ikasgela: 08:30 – 20:30
• Umeen aldea: 16:00 – 20:30

Gabonak

• Astelehenetik ostiralera
• Helduen aldea eta ikasgela: 08:30 – 20:30
• Umeen aldea: 11:00 – 20:30

Aste Santua eta uda (uztaila, abuztua eta irailaren lehenengo astea)

• Astelehenetik ostiralera
• Helduen aldea eta ikasgela: 08:30 – 14:30
• Umeen aldea: 10:30 – 14:30

Ordutegiak deskargatu (PDF 88KB)
  • Katalogo bateratua
Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00