Animalien kontrola

Osasun Sailak zerbitzu bat dauka helburua delarik, batetik, animaliak zaintzea eta bestetik, animaliak edukitzea arautzen duen arautegiaren kontrola eramatea. Horretaz gain, herritarren kexak eta salaketak ere jasotzen ditu. Hori aparte utzita, animalien jabeei euren eskubideak eta betebeharrak zein diren ere jakinarazten die. Izan ere, arautegia betetzen ez duten animaliadunei arau-haustearen aktak ere jaso diezazkiekete.

Txakurren Udal Errolda

Txakurren jabeek animaliak bizi ohi diren udalerrian erroldatu eta identifikatu ere egin behar dituzte, haiek jaio direnetik edo txakurra eskuratzen dutenetik zenbatzen hasita hilabete bateko epean. Identifikatzeko, txakurrari lepoaren ezkerraldean mikrotxip bat ipiniko diote. Halaber, animalia identifikatzeko datuak aldatzen badira, Udalari horren berri ere eman beharko diote.

Animalia abandonatuak jasotzeko zerbitzua

Udalak enpresa espezializatu batekiko hitzarmenaz baliaturik, animalia abandonatuak jasotzeko zerbitzu bat ere badauka.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak

  • Lizentzia administratiboa

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko Araubideari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearekin bat etorriz, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeak berekin dakar aurretik lizentzia administratiboa lortzea. Lizentzia hori eskatzailea bizi deneko udalak berak eman behar dio. 

  • Arriskutsuak Izan Daitezkeen Animalien Udal Erregistroa

Udalerri orotan dago arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistro bat. Erregistro horretan, jabearen datu pertsonalak eta animaliaren ezaugarriak, besteak beste, jasota geratuko dira. Lizentziaren titularrari berari dagokio Udal Erregistroan inskripzio- eskaera egitea. Halaber, animalia saltzen badu, beste bati ematen badio, lapurtzen badiote, hiltzen bada edo galtzen bada Udal Erregistroari jakinarazi beharko zaio. Beste Autonomia Erkidego batera betiko edo hiru hilabetetik gorako epe batean ere badoa horren berri eman beharko zaio. 

Adopta nazazu

Adóptame

Portugaleteko Udalak ikusi du jendeak maskotak, txakurrak, batik bat, oparitu edo erosi egiten dituela, horrek dakarren  ardura kontuan hartu gabe.

Ondo pentsatu eta gero, maskota bat eduki nahi baduzu eta txakur bat edo katu bat erostea erabakitzen baduzu, har ezazu kontuan hau guztia:

  • Pentsa ezazu zein animalia-mota den egokiena zuretzat. Eska iezaiozu aholkua aditu bati.
  • Pentsa ezazu adoptatzeko aukera ere baduzula.

Ehunka animalia abandonatu dago, maitasuna emateko jabe bat noiz izango zain.

Adoptatzeko interesa baduzu, jar zaitez harremanetan Portugaleteko Udalaren Osasun Sailarekin:

Ikusi nahi al duzu nolakoak diren hartu ditugun animaliak?

Txakur guztiak esterilizatuta, parasitoak kenduta eta behar bezala identifikatuta emango dizkizuegu. Identifikazioaren gastuak adozpzio-egileak ordaindu beharko ditu.

Katuak ere esterilizatuta eta parasitoak kenduta emango dizkizuegu.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00