Teknologia Berriak eta Komunikazioa

 

Gizartea- modernizazio proiektua

Gaur egun, gizartea egiturazkoa deitu dezakegun aldaketa handi bat jasaten ari da, ohitura eta jokabideetan jarraika sartzen ari diren informazio teknologiengatik bereizten dena. Zentzu honetan, gero eta gehiago hitz egiten da teknologi iraultzaren oinarrien gainean antolatua dagoen informazio eta ezagutza gizarte baten jaiotzari buruz. Ondorioz, ez dugu bakarrik gizarte eta teknologi aldaketa bati buruz hitz egiten, bere ondorioak arlo guztietara zabaltzen baitira: Arlo politikoa, ekonomikoa, kulturala, etab.

Kontutan izan behar dugun eragile bat da gizarte zibilean hasi den iraultza bati buruz hitz egiten ari garela eta nolabait jarraibidea eta bidea ezartzen ari dela. Biztanleak gero eta zorrotzagoak dira botere publikoekin, bai informazio publikora jotzeko eta bai jakiteko nola hartzen diren erabaki politikoak eta zein zerbitzu jaso dezaketen. Bestalde, botere publikoek bermatu behar dute garapen prozesu osoa modu zuzenean garatuko dela, eraldatzerik gabe, eta aldaketa prozesuan biztanle guztien pixkanakako integrazioa bermatu behar dute.

wifi

Administrazio publikoak, informazio eta ezagutza gizarteak dakarren aldaketa prozesuaren bultzatzaile eta motore izateaz gain, bere ezarpenaren eredu izan behar dira. Bere zilegitasuna indartzeko, garrantzitsua da pixkanaka bere egiturak, bere barne funtzionamenduko zirkuituak eta bere lan metodoak berriztatzea. Horrela administrazio errazago eta erosoago bat lortzen da, hobeto lan egiten duena, gutxiago kostatzen duena eta, aldi berean, beste era batetan antolatu eta lan egitea uzten duena.

Horretarako informazio eta komunikazio teknologia berriengatik apustu egitea beharrezkoa da, azpiegituretan inbertitzea eta erakundeak berritzea.

Hau da Portugaleteko Udalak biztanleekin daukan konpromisoa, eta horregatik proiektu bat dauka martxan zeinetan Administrazio eraginkor baten bidea jarraitu nahi duen. Horretarako Udalaren barne alorreko kudeaketa eta biztanleekiko komunikazioa (zentzu bietan) hobetzen duten ekintza oinarriak daude.

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00