Teknologia Berriak eta Komunikazioa

 

Portugaleteko Udala aurrera doa eta, wifi sarea ezarrita, beste urrats bat egin du teknologia berriak herritarren zerbitzura jartzeko bidean. Wifi sistemaren bitartez, edonor sartu ahal izango da Interneten doan eta kablerik erabili beharrik gabe.

Ekimen hau Udalaren Teknologia Berrien eta Komunikazio Saila bultzatzen ari den Portugaleteko Udalaren Modernizatzeko Planaren barruan dago.

Portugaletetar eta kanpotar guztiak sartu ahal izango dira, beraz, Interneten kablerik gabe, Portugaleteko erdialdeko gunerik jendetsuenetatik.

Atari zabaleko wifi konexio-guneak hauexek dira:

  • Solar enparantza
  • San Roke plaza
  • Buenavista plaza
  • Mateo Hernández Maisuaren plaza
  • Udal Liburutegiaren plaza
  • Santa Klara kulturtegiko harmailak

Wifi konexio-gune estaliak hauexek dira:

  • Gazte Gela
  • San Roke Gizarte-Etxea
  • Udal Liburutegia
  • Santa Klara kulturtegia

Konektatu ahal izateko, ordenagailua edo telefono mugikor wifiduna besterik ez da behar. Pasahitizik ere ez da beharko, nahikoa baita Udalaren hari gabeko sarera (Portugaleteko_Udala) konektatzea eta zerbitzua aktibatzea, Interneteko nabigatzailean zabalduko den hasierako orrialdean. Doan eskaintzen den deskarga-abiadura 256 KBkoa izanik, bidea emango du web ofizialetan, prentsa digitalean, posta pertsonalean eta horrelakoetan sartzeko. Konexioaren segurtasuna eta legezkotasuna bermatu nahian, berriz, sistemak ez du uzten eduki baztergarriko webguneetan sartzen, ez eta P2P deskargarik egiten (filmenak, kasu) ere.

wifi

Instalatu beharreko ekipo guztiek ISM banda lizentziadunean dihardute, denok erabiltzeko moduko frekuentzien bidez, eta indarreko arau guztiak betetzen dituzte espektro erradioelektrikoari dagokionez: erabilitako frekuentziak, transmisioen potentzia, erreferentzia maila gorenak igorpen elektromagnetikoek gizakiengan duten eraginaz, etab.

Bide horretan dabilela, Portugaleteko Udalak bat egin nahi du gizartearen garapenarekin eta informazio eta komunikazio teknologia berrien eskakizun eta beharrekin, funtsezkoak baitira Udalaren barne funtzionamenduan, hala administrazioan nola kudeaketan, eta, gainera, guztiz errazten baitituzte izapideak eta herritarrekiko harremana.

Agerian dago, bada, Portugaleteko Udalak konpromiso sendoa egin duela informazio-gizartearekin, teknologia berrien alorrean ahalik eta aukera gehienak eskaintzen baitizkie herritarrei eta bidezko erabakiak hartzen baititu herritarrek segurtasun osoz balia eta goza ditzaten.

Portugalete Wifiaren Planoa (PDF, 1 MB)

Portugaleteko Wi-Fi guneak (PDF, 1 MB)

Portugaleteko Udala
Solar Plaza, z/g - 48920 Portugalete - Bizkaia - Telefonoa: 94 472 92 00