CONCURSO DE COMIC NOBLE VILLA DE PORTUGALETE
Eskatzailea: PERSONA FÍSICA
Agiriak nora aurkeztu

NON ETA NOIZ AURKEZTU
Lana egileak berak eraman dezake Portugaleteko Udaleko Kultura Sailera. Bestela, honako helbidera ere bidali dezake:
Santa Klara kulturtegia
 "Portugalete Uri Urena" XXIV. Komiki-Lehiaketa
 Casilda Iturrizar kalea 10
 48920 Portugalete (Bizkaia)

On-line komikiak CD-ROM batean grabatu eta helbide horretara bidaliko dira.
Lanak aurkezteko epea 2010ko martxoaren 5an bukatuko da. Egun horretako posta-ikurra daukaten lanak ere onetsiko dira.

Ebazteko batazbesteko epea 90 Egun
Erabilera ohikoena

SARIAK
Honakoak izango dira, modalitate edo hizkuntzaren araberako bereizketarik egin gabe:

KOMIKI KATEGORIA:
? LEHEN SARIA "PORTUGALETE URI URENA": 2.000 € eta plaka.
? BIGARREN SARIA: 1.450 €  eta plaka.
? HIRUGARREN SARIA: 900 €  eta plaka.
? Accessita, saririk gabeko euskarazko egile onenari: 325 €  eta plaka.
? Accessita, saririk gabeko Portugaleteko egile onenari: 325 €  eta plaka.
? Gazte accessita, 18 urtetik beherako onenari: 300 €  eta plaka.
? Haur accessita, 15 urtetik beherako onenari:  200 €  eta plaka.

KOMIKI BANDA KATEGORIA:
? LEHEN SARIA: 325 € eta plaka.
? Accessita, 18 urtetik beherako onenari: 110 €  eta plaka.

ON-LINE KOMIKI KATEGORIA:
LEHEN SARIA: 600 € eta plaka.

GIDOI ONENERAKO SARIA:
Sari hori komiki eta on-line komiki kategorien lanek eskura dezakete.
SARIA: 325 €  eta plaka.

Egileek ezin izango dute kategoria bereko sari bana baino gehiagorik berenganatu.
Sariak erakusketaren inaugurazioarekin batera emango dira.
"Portugalete Uri Urena" lehen saria eskuratzen duenak nahitaez etorri beharko du sariak banatzeko ekitaldira; etortzeko modurik ezean, justifikatu egin beharko du ez etortzea.

EPAIMAHAIA
Adituen epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak.
Lehiaketari buruzko epaitza eta epaimahaiko kideen izenak epaitza ematen den egunean bertan jakinaraziko dira.
Baldin eta, epaimahaikideen iritziz, lanek kalitate maila nahikorik ez badute, gerta daiteke sariak hutsik geratzea.

Oharrak: 

DATUAK BABESTEA
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa bete nahian, parte-hartzaileen datuak "Parte-hartzaile eta laguntzaileak" izeneko fitxategian sartuko dira. Fitxategi horren ardura Portugaleteko Udalari dagokio eta Udalak Kultura Sailaren jardueretako parte-hartzaileak eta harreman profesionalak kudeatzeko erabiliko du.
Hala nahi duenak une oro eskuratu, zuzendu edo baliogabetu ahal izango ditu bere datuak Portugaleteko Udalaren Erregistro Nagusian (Solar plaza z.g. ? 48920 Portugalete).

BESTE ARAU BATZUK
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri-arau guztiak onartzea dakar berez. Antolatzaileek, komenigarri iritzi beste aldaketa egin ahal izango dute arauotan, lehiaketak ondo funtziona dezan. Halaber, zaindu egingo dituzte aurkezten diren lanak, baina ez dute inongo erantzukizunik izango horien integritateaz.

Lehiaketaren gaineko edozein albiste nahi izanez gero, jo hauetara:
94 4729220 / www.portugalete.org / santaclara@portugalete.org

Dokumentua:  "Portugalete Uri Urena" XXIV. Komiki-Lehiaketa 2010 - ARAUAK
"Portugalete Uri Urena" XXIV. Komiki-Lehiaketa 2010 - ARAUAK

Argibide gehiago
© 2007 Portugaleteko Udala  Plaza  el Solar,  s/n -  48920  Portugalete -  Bizkaia -  Telefonoa 94-4729200