Udalaren kanpaina boluntariotza sustatzeko

Mikel Torres ZURE KONPROMISOA BEHAR DUGU!

BESTE ERRONKA BAT, BESTE UDAL SAIL BAT
Eguneko gizarteak borondatezko lana behar du. Horren berri jakinik, bada, Udalak Boluntariotza Sustatzeko Saila sortu du, hiru helburu nagusi hauek dituelarik:
1/ Herritarren artean boluntariotza sustatzea.
2/ Boluntariotzaren bidez, gure bizi-kalitatea hobetzea.
3/ Elkartegintza sendotu, laguntza eman eraginkorragoa izan dadin, eta giza baliabideak eta baliabide materialak ere ematea.
Horretarako, hauxe egingo dugu: Boluntariotzaren inguruko informazio eta kudeaketa zerbitzua sortu, bitartekari-lana egin dezan boluntario izan nahi dutenen eta entitateen artean, biok seriotasunez eta bermaz ari daitezen.
Boluntariotzaren Foroa, hau da, Boluntariotza Sustatzeko Udalaren Aholkularitza Kontseilua sortu dugu, Euskadin sortu den aurrena, hain zuzen, erabakiak kontzentzuz hartzeko.
Diru-laguntzak (20.000 € aurten) emango dizkiegu boluntariotzaelkarteei.
Entitate eta boluntarioen prestakuntza hobetuko dugu.
Informazio eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu, besteak beste abenduaren 5ean (Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean).
Abenduaren 4an jendaurreko aintzatespen-ekitaldia egingo diegu elkarteei: saria emango dugu herritarrek proposatuta.
Eta hori guztia elkarrekin egitea nahi dugu, denok denontzat. Har ezazu parte, beraz.

ZURE KONPROMISOA BEHAR DUGU. EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO
Aisialdian garrantzizko zerbait egin nahi al duzu?
Zeure gain hartuko al duzu ingurukoekiko konpromisoa?
Boluntario izan nahi al duzu? Ba al dakizu nora jo?
Jakin nahi al duzu zer egiteko gauza zaren?
Ba al dakizu egunen batean balitekeela zeuk ere boluntariotzaren beharra izatea?
Portugaleteko Udalak, Manuel Calvo Fundazioak lagunduta, boluntariotza sustatu behar du.
Boluntarioa izateko, ez duzu prestakuntza berezirik behar; konpromisoa, besterik ez.
Zeuk aukeratuko duzu noren alde eta nola jardun. Askotariko alorrak daude: gizartetik baztertzeko arriskudunak, adinekoak, ezinduak, etorkinak, bidezko merkataritza, aisia eta asti librea, ingurumena, zibismoa, haurrak, etab.

JADA BOLUNTARIOA BAZARA
Zer hobetuko zenuke boluntariotzan? Zer aldatu?
Lagundu nahi dugu Portugaleten boluntariotza hobetzen. Bidali zeure proposamenak, kexuak edo iradokizunak.

ELKARTEAK
Nola eman dezakegu laguntza?
Portugaleteko boluntariotza foroan parte nahi al duzu? Anima zaitez.

INFORMA ZAITEZvoluntariado@portugalete.org
94 472 92 72 - 94 472 92 27

NORMA REGULADORA

DIRULAGUNTZA ESKAERA

DEIALDIA

Boluntariotza eta Garapenerako Kooperazio Elkarteen Azoka - Kartela

Udalaren Kanpaina Boluntariotza Sustatzeko - Foiletoa

Boluntariotza eta Garapenerako Kooperazio Elkarteen Azoka - Foiletoa

Hitzaldi - Boluntariotzaren testigantza ziklo

© 2007 Portugaleteko Udala  Plaza  el Solar,  s/n -  48920  Portugalete -  Bizkaia -  Telefonoa 94-4729200