Benedikta parkea
Logo FEDER Udalak FEDER (2007-2013) programa eragilearen barruan garatzen du proiektu hau

Azeta parkean egin beharreko errepideak hartuko ditu neurri batean Portugaleteko alde zaharrera doazen autoak.

Udalak apirilean egingo du proiektuaren enkargua eta lanak 2010ean hasiko dira.

Azetako mendilepoetako parkeak berehala utziko dio ametsa izateari, Udalak apirilean kontratatuko baitu 30.000 metro karratuko lur-zati hori jolastoki bilakatzeko proiektua. Mikel Torres alkateak iragarri duenez, lanari datorren urtearen hasieran ekingo diote eta errepide berria egin behar dute alde zaharrera joateko, errepide nagusiko tretzariaren biribilgunetik abiatuta. Asmoa da Casilda Iturrizar kalean herriko behe-alderantz auto gutxiago ibil daitezela.

Alkateak oso beharrezko deritzo errepide berri horri. Haren iritziz, itsasadarraren ertzeko zirkulazioa hobetzeaz gain, Renfek tren-geltokiaren gainean egin behar duen eraikin berrira ere eramango gaitu. Etorkizuneko eraikin horretan, tren-geltokia ez ezik, aparkalekuak eta dendak ere edukiko ditugu.

Torresentzat agintaldi honetan lehentasunez egin beharreko zerbait da Azetako parkea. Izan ere, 1970eko hamarkadatik hona Portugaleteko udal gobernu guztiak saiatu dira Azeta aldean berdegunea egiten. 

Udalak  500.000 euro inbertitu behar ditu proiektuan eta auzokoei eskatuko die ideiak eman ditzatela prestatzeko. Diseinuan paisaia izango da nagusi, asmoa delarik parke abegikorra egitea, polita eta sarbide errazekoa, itsasadarraren ikuspegirik ederrena gozatzeko.

Azeta alde horretan ehun bat urtetik hona dugu oztopo handia: trenbideak, alegia. Traba hori gainditzeko, Udalak hainbat pasabide paratuko ditu, Azetatik itsasadar ertzera oinez ibili ahal izateko. Asmo hori begi onez ikusi du Espainiako Sustapen Ministerioak,  PSE-EEk Estatuaren 2009ko aurrekontuari egindako zuzenketa onarturik, 210.000 euro emango baitu oinezko pasabide bat gutxienez egiteko.

Mikel Torresek nabarmendu duenez, parkean ez da etxebizitzarik egingo, lurraren jabeek urteetan egitasmo horri eutsi dioten arren. Lanak, gainera, 2010ean hasiko dira, epaitegiek mendilepoen desjebetzearen prezioaz hartu behar duten behin betiko erabakia dena delarik ere.

Gorputza Foto Noticia Parque de La BENEDICTA
© 2007 Ayuntamiento de Portugalete  Plaza  el Solar,  s/n -  48920  Portugalete -  Bizkaia -  Telefonoa 94-4729200