Ekonomia eta Lana Sustatzeko Espainiako Plana
Logo Plan-E - Economía Sostenible Portugaleteko Proiektuak

Munduko ekonomia oraintsuko historian aurrekaririk ez duen krisian murgilduta dago. Krisia 2007. urtearen erdialdean hasi zen, EEBBetako subprime izeneko hipoteken ondorioz. Hala ere, krisi horrek 2008ko irailetik aurrera okerrera egin zuen modu sakon eta azeleratuan. Hori dela bide, ekonomia garatuen jarduera bateratua ezinbestekoa izan zen munduko finantza-sistemak geldialdia ez izateko. Finantza-sistemaren ezegonkortasuna benetako ekonomian eragin sakon eta negatiboa izaten ari da, enpresei eta etxebizitzei ohiko jarduera ekonomikoa garatzeko krediturako sarbidea murrizten die eta.

Espainiako ekonomia oso sentikorra izan da nazioarteko testuinguru makur horren aurrean. Europako ekonomien artean bigarren irekiena da, Alemaniaren atzetik, eta azkenaldian inbertsio-prozesu indartsua egin du eta kanpoko defizit handia sortu da. Hori dela eta, kanpoko finantzaketa beharrezkoa izan da. Egoera hori areagotu egin da higiezinen sektoreak bizi duen doikuntza sakona dela eta.

Kanpoko menpekotasunaren ondorioz, Espainiako ekonomia, eta batez ere lan-merkatua, asko narriatu da 2008. urtean. Milioi bat langile inguru langabetuen zerrendan sartu dira, eta langabezia-tasa biztanleria aktiboaren %13tik gorakoa da. Beraz, langabezia berreskuratzea 2009rako dugun helburu nagusia da: Gobernuarena eta gizarte osoarena.

Dokumentua: Proyectos a ejecutar en 2010: Fondo Estatal para el Empleo y la Sostenibilidad Local Proyectos a ejecutar en 2010: Fondo Estatal para el Empleo y la Sostenibilidad Local
Proyectos a ejecutar en 2010: Fondo Estatal para el Empleo y la Sostenibilidad Local
© 2007 Ayuntamiento de Portugalete  Plaza  el Solar,  s/n -  48920  Portugalete -  Bizkaia -  Telefonoa 94-4729200