Interneten dabiltzanei ere eskainiko diegu kanpaina, www.buenopornaturaleza.es webgunearen bidez honako hauek guztiak egiteko aukera edukiko baitute: - bilketa pneumatikako instalazioak bideoz ezagutu, - birziklapenari buruzko galderak eta iradokizunak bidali - herrian egiten den gaikako bilketari buruzko iritzia eman.
Gainera, birziklapen eta ingurumenari buruzko ideia-lehiaketan ere parte hartu ahal izango duzu.
BIRZIKLATU Zer da birziklatzea? Erabilitako gauzetatik lehengaia atera eta beste gauza berri batzuk egitea, energia eta lehengaia aurrezteko.
BEREIZI Portugaletetarrok kilo bana hondakin sortzen dugu egunean: papera, kartoia, beira, plastikozko ontziak, potoak, tetrabrikak, jantziak, tresna elektronikoak, pilak, bonbillak, olioa, janari hondakinak eta beste asko. Ondo bereiziz gero, hondakin horiek guztiak EZ DIRA ZABORRA IZANGO. BIRZIKLATU EGIN DAITEZKE.
MURRIZTU Erosten eta erabiltzen dugun guztia bilakatzen da hondakin. Zentzuz eta arduraz kontsumitzen aduzu, ez duzu ezer alferrik galduko eta beharrezkoa bakarrik erabiliko duzu. Gainera, lagundu egingo diozu ingurumenari