Egoitza elektronikoa

« Itzuli

Plataforma honek bide ematen die herritarrei hainbat arlori buruz (erroldaren datuak, tributuak, egutegi fiskala eta erregistroko oharrak) kontsulta telematikoak egiteko. Horrez gain, agiriak telematikoki lortzea ahalbidetzen die; hau da, Portugaleteko herritarrek datu pertsonalak kontsultatu ez ezik, agiriak (ordainketa-gutuna, erroldatze-agiri banakakoa eta kolektiboa eta abar) eskuratu ere egin ahal dituzte, balio juridiko osoz eskuratu ere. Plataforma honen bidez, Udalarekiko tramite telematikoak ahalbidetzen dira. Horrela, Portugaleteko herritarrek erraz-erraz eska ditzateke zerbitzu batzuk; besteak beste, bide publikoan izandako gertakarien ebazpena, udal teknikariekiko hitzorduak, agiriak ematea, hondakiak kentzea, banku-helbideratzeak?


Egoitza Elektronikoak on line egiten diren zerbitzuak edukitzea ahalbidetzen du, ONA txartelean (herri-erabilera anitzeko osasun txartela) dauden eduki elektronikoak erabilita, edo e-NAN (nortasun agiri elektronikoa) eta Izenpe Elektronikoari buruzko Legean onartutako beste agiri batzuen bidez, eskuragarritasun eta erabilgarritasunaren baldintzak betez gero.
Egoitza Elektronikoak Internet bidez Udalaeekin harreman pertsonalizatua izatea ahalbidetzen du. Izan ere, esparru pribatua sortzen du, zeinean herritarrekin harremanetan jartzeko eta, hari esker, herritarrek Udalak kudeatzen duen informazio pertsonala eskuratzeaz gain, zenbait kudeaketa eta administrazio-izapide egiteko ingurune bakarra dute.

Portugaleteko Udalak herritarrekin komunikatzeko bideak ugaldu eta areagotzea sustatu nahi du.

Herritarren karpeta

Banners