Gizarte Ongizate arloko zerbitzuak

« Itzuli

Zugan pentsatzen, Portugaleteko Udaleko Gizarte Ongizate Arloak "Gizarte-zerbitzuen Katalogoa" argitaratu du, bertan kudeatzen ditugun baliabide eta zerbitzuen informazio zehatza eta osatua edukitzeko xedez.Baliabide eta zerbitzu sozialak etengabe ari dira handitzen eta garatzen eta horrek izugarri baldintzatzen ditu berauek ezagutzeko eta erabiltzeko dituzun aukerak; eta arlo honetan lan egiten dugunok hori badakigu. Hori dela eta, "Gizarte-zerbitzuen Katalogoak" informazio baliagarria duen tresna izan nahi du, Portugaleteko Udaleko Gizarte Ongizateko Arloak herritar guztiei eskaintzen dizkien zerbitzu guztiei buruzko oinarrizko eta funtsezko informazioa duena.

Bertan aurkituko dituzun zerbitzu eta prestazio batzuk Bizkaiko Foru Aldundiarenak, autonomia-administrazioarenak dira, baina udal gizarte-zerbitzuak zerbitzu guztietarako "ate bakarra" direla jakinarazi nahi dizugu. Bertan izapidetu behar dituzu eskaera guztiak eta bertan lagunduko dizugu hori egiten.

Egiten duguna ulertzea nahi dugu, eskain diezazukeguna ezagutzea; era horretan Administrazioarekiko zure parte-hartze eta exijentzia maila handituko dituzu.Katalogo honetan agertzen den informazioa orientagarria da; gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gure pertsonalarekin harremanetan.

María José Blanco
Gizarte Ongizateko Alkate Buruordea

Banners